Urtero bezala, eta aurtengoa seigarren aldiz, Hernaniko alebinak (< 13) Hendaiara joan ziren bertan Stade Hendayais elkarteak antolatzen duen Torneoa jokatzeko asmoz.Baina ez bakarrik jokatu, baita ere joku ona egin, garaipenak lortu eta beste aldekoei erakutsi hemen ere maila badagoela.
Torneoan 29 taldek hartu zuten parte eta HCRE seigarrena gelditu zen sailkapen orokorrean Urrezko Torneoa jokatu ondoren. Irabazlea Bordeleko Begles talde ospetsua izan zen Arangoitze-Larresorori finalean 4-1 irabaziz. Gure mutilen maila kontutan hartzeko erdifinaletan 1-0 galdu genuen finalisten aurka.
Hauek izan ziren HCREren emaitzak:
AS Bayonnais-HCRE 0-6; Bidarte-HCRE 0-3; Ustaritze-HCRE 0-1; Larresoro-HCRE 1-0; S Hendayais-HCRE 1-2 eta Castanet-HCRE 2-0. Aipagarriena SH etxeko taldearen aurka lortutako garaipena.
Aupa mutilak eta orain Hernaniko torneoa ondo prestatzera