Bilatu
WAI-A
ˇCSS Válido!
GK
Hernaniarrak nagusitu dira Zazpinako Errugbi txapelketan
Arrasate Seven Torneoa. Sacado de la web del Arrasate RT
HCRE (08/06/2010).- Ostegunean eman zioten hasiera Garagardoaren festari Arrasate Rugby Taldekoek eta atzo, festa borobiltzeko, zazpiko errugbi txapelketa izan zen Mojategin arratsaldeko 15:00etatik aurrera. Harmailetan giro polita izan zen eta jende asko hurbildu zen errugbi partiduak ikustera. Hamabigarren txapelketa izan zen atzokoa eta gizonezko zortzi taldek eta emakumezko hiruk hartu zuten parte. Gizonezkoetan Cadillac (Frantzia), Eibar, Hernani, Ordizia, Elorrio, Bera-Bera, Uribealdea eta Arrasateko taldeak izan ziren jokatzen; eta emakumezkoetan, Eibar, La Unica eta Arrasateko taldeak.

Arratsaldeko lehen orduetan bero galanta egin zuen eta jokoan ere nabaritu zen hori. Arratsaldeak aurrera egin ahala, baina, giroa freskatu zen eta jokatuko ziren partiduentzat ona izan zen hori. Azkenean, esan bezala, Hernaniko taldea nagusitu zen mutilen txapelketan. Ramon Barrutia Arrasate Rugby Taldeko presidenteak adierazi duen moduan, “Hernanik dauka talderik onena”, eta Espainiako zazpiko txapelketan jokatzen duen taldea ekarri zuten Arrasatera. Emakumezkoetan, bestealde, eibartarrak nagusitu ziren eta oso pozik azaldu ziren hauek ere.

Zazpiko txapelketako bi jokalari onenei ere eman zieten saria eta hauek La Unica taldeko Amaia Beristain eta Hernaniko taldeko Igor Genua izan ziren


AZKENENGO ALBISTEAK > HCRE
Hernaniko Udala
Adoz Formación