Bilatu
WAI-A
¡CSS Válido!
GK
Zazpiko rugbyko estatuko txapelketako fase finala
Final de campeonato de rugby 7 (series nacionales)
HCRE (22/06/2010).- Asteburu hontan izango da HCRE-rentzat azkeneko txanpa, eta taldeko zazpiko taldeak Madrilen emango dio aurtengo denboraldiari amaiera.

Txapelketa honetan 18 taldek hartu dute parte eta 12 talde sailkatu dira finalerako. Aurreko bi serietan lan txukuna egin eta gero sailkatu dira Patrick Polidoriren mutilak.

Hernaniko taldea 8. postuan sailkatu da, 5. postuan dagoenaren puntu berdiñekin.

Azken fase hau Madrileko Universidad complutense zelaietan jokatuko dira larunbat arratsaldean eta igande goizean. Oso partida gogorrak espero dira, Ohorezko A mailako 5 talde daudelarik sailkaturik. Hernani Grupo A-n dago Les Abelles eta Liceo Frances-ekin batera.

Ordutegiak:

Ekainak 26 larunbata:

Igandean emaitzen arabera, urrezko, zillarrezko edo brontzezko koparako burrukan sartuko dira. Hurrengo egunetan HCRE-ko 10 jokalarien deialdia. Eta bereziki aipatu nahiko nuke, nahiz eta San Joan jaietan erabat murgildurik egon, jokalariak prest agertu direla azkenean asteburua Madrilen pasatzeko.

AZKENENGO ALBISTEAK > HCRE
Hernaniko Udala
Adoz Formación